Eibar Rugby Taldea lehen mailara igo da

Eibar Rugby Taldea lehen mailara igo da
2020/05/04 eta kitto!
Emakumezkoen Eibar Rugby Taldeak historia egin du eta Iberdrola Ligan jokatuko du datorren denboraldian. Espainiako Rugby Federazioak gizonezkoen zein emakumezkoen txapelketak amaitutzat eman zituen barixakuan, baina emakumeen kasuan Ohorezko B Mailako taldeek play-offa jokatu beharko zuten mailaz igotzeko. Eibar Rugby Taldeak protesta egin eta bidezko tratua eskatu zuen. Egoera horretan, Federazioa berriz bildu da gaur eta emakumezkoen txapelketak guztiz amaitzea erabaki du azkenean. Beraz, alarma egoera ezarri zenean Eibar Rugby Taldea Ohorezko B Mailako lehen postuan zegoenez, mailaz igotzea erabaki du.

Handia egin dute Cristina Guntinek zuzentzen dituen neskek. Historia herriko kirolarentzat.