Eibar Rugby Taldeak 18-22 irabazi zion Complutense Cisnerosi Madrilen

Eibar Rugby Taldeak 18-22 irabazi zion Complutense Cisnerosi Madrilen
2023/03/21 eta kitto!
Partidu batean izan zen jokalari baten alineazio desegokiak taldeari ekarri dion zigorrari aurre eginez, gorri-urdinek bosgarren garaipena jarraian eskuratu zuten domekan Madrilen jokatutako partiduan, bertako Cisnerosi 18-22 irabazita. Hosanna Aumuak hiru entsegu lortu zituen eibartarrentzat eta Sabrina Poulinek beste marka bat, gauzatze bati gehitzekoa. Tentsio handiko partidua izan zen, madrildarrek maila ez galtzeko borrokatzen zutelako eta Eibar Rugbyrentzat beharrezkoa zelako garaipena eskuratzea, zigorraren ondorioz laugarren postutik seigarrenera jaitsi zelako. Lehen zatiaren amaieran markagailuak 10-12koa erakusten zuen, eibartarren alde. Bigarren horretan aurretik jarri ziren madrildarrak (15-12 eta 18-17) eta, denbora agortuta zela, lortu zuten Guntinenak partidua irabaztea. Bigarren itzulian zortzi paridutik zazpi irabazi dute armaginek, bakarrik Sevillako Cocos liderrarekin galtzeko.

Cristina Guntinen taldeari partidu bakarra geratzen zaio Ligako fase hau amaitzeko, apirilaren 16an A Coruñako CRAT taldearen aurka jokatu beharrekoa Elviña zelaian. Galiziako taldea eibartarrek zigorrarengatik galdu duten laugarren postuaren bila dihardu borrokan