Eibar Rugby Taldeak abenduaren 12an hasiko du Iberdrola Liga

Eibar Rugby Taldeak abenduaren 12an hasiko du Iberdrola Liga
2020/11/11 16:19
eta kitto!
Eibar Rugby Taldeak historia egin zuen iaz Iberdrola Ligara igo ondoren eta, pandemiaren ondorioz debuta egiteko denbora pixka bat itxaron behar izan badu ere, badaki noiz hasiko duen denboraldia: abenduaren 12an.

Cristina Guntinen neskek hilabeteak daramatzate gogor lan egiten eta “jendea harritzeko aukerak” dituztela uste dute. Eibartarrek ilusio eta gogo handiz egiten diote aurre denboraldiari, ahaztezina izango delakoan.