Eibar Rugby Taldeak irribartsu hasi du Aste Santuko oporraldia

Eibar Rugby Taldeak irribartsu hasi du Aste Santuko oporraldia
2021/03/29 eta kitto!
Avia Eibar Rugby Taldeak C.R. Ferrol hartu zuen atzo eguerdian Unben eta  garaipen handia lortu zuen, 35-17. Eibartarrak apirilaren 11ko asteburuan itzuliko dira berriz lehiara, Uribealdearen kontra; beraz, lasai hartuko dute atseden Aste Santu honetan.

Bi porrot jarraian jasan ondoren, Eibar Rugby Taldeak sentsazio onak berreskuratu ahal izan zituen atzo berriz. Gradyn Bowd bikain aritu zen ostikoekin eta Markel Liañok, Pablo Jimenezek, Jokin Garciak eta Graeme Kolomaluk entsegu bana egin zuten.

Emakumezkoen taldeak atseden hartu du asteburu honetan eta, gizonezkoek bezala, apirilaren 11ko asteburuan itzuliko dira lehiara.

 

[#AKADEMIA #ACADEMIA] ?16 eta 18 URTEZ AZPIKOAK ZELAIETARA ITZULI DIRA!!

?Urtebeteko etenaldiaren ondoren, 16 eta 18...

Posted by Eibar Rugby Taldea on 2021(e)ko martxoaren 29(a), astelehena