Eibar Rugby Taldeak maila eman zuen Sevillan jokatutako play-offeko finalerdian

Eibar Rugby Taldeak maila eman zuen Sevillan jokatutako play-offeko finalerdian
2023/04/24 eta kitto!
Krokodiloak putreak baino gehiago izan ziren, ligan bezala. 1. Mailako azken play-offetara helduta, Eibar Rugby Taldeak 29-12 galdu zuen zapatuan Sevillako Corteva Cocos taldearen aurka. Ligako lehen sailkatua eta laugarrena izan ziren aurrez-aurre partidu horretan eta, azkenean, faboritoa nagusitu zen. Zeozergatik dira sevillarrak azken bi denboraldietako txapeldunak.

Partiduan aurrea hartu zuten andaluziarrek hasieratik, 21-0, baina gero ondo erantzun zieten Cristina Guntinen neskek, nahiz eta ezin markagailua irauli. Beraz, Corteva Cocos Rugbyk jokatuko du finala eta CR Majadahonda izango du aurkari, azken hori Crealia El Salvador taldeari nagusitu eta gero.