Eibar Rugby Taldeak Rugby Seven Challengea irabazi du

Eibar Rugby Taldeak Rugby Seven Challengea irabazi du
2019/05/27 eta kitto!
Emakumezkoen Avia Eibar Rugby Taldeak Rugby Seven Challengea eskuratu zuen asteburuan Valentzian eta, ondorioz, Erreginaren Kopa jokatuko du datorren denboraldian. Eibartarrak ligaxkan Shamrocki (36-0), Pinguinas Burgosi (17-5), Les Abellesi (32-19) eta Pozuelori (29-0) gailendu ondoren, Sevillako Kokodriloei finala 19-20 irabazi zien.

Hamabosteko errugbian denboraldi bikaina lortu dute Avia Eibar Rugby Taldeko neskek (Euskal Liga irabazi eta Ohorezko B Mailara igo dira) eta zazpiko errugbian lortutako emaitza honekin denboraldia borobildu dute.

eibar rugby taldea rugby seven challenge

Argazkia: Les Abelles