Eibar Rugby Taldeko gizonezkoak nagusi Valtecsa UBR-ren aurkako partiduan

Eibar Rugby Taldeko gizonezkoak nagusi Valtecsa UBR-ren aurkako partiduan
2022/02/14 16:31
eta kitto!
Gizonezkoen Ohorezko B Mailan jokatzen duen Eibar Rugby Taldeak 42-12 irabazi zion atzo eguerdian Valtecsa UBR-ri Unben. Gaston Ibarbururen mutilek bolada onari eutsi zioten eta bigarren postuan daude 32 punturekin, Hernani liderrarengandik zortzi puntura eta Ourensek baino hiru puntu gehiagorekin; hori bai, talde biek baino partidu bat gehiago jokatuta.

Eibartarrek 10. minutuan lortu zuten lehen entsegua eta beti joan ziren markagailuan aurretik, nagusitasun handia erakutsiz. Patricio Baronio argentinarrak oso partidu ona jokatu zuen bi entsegu, lau transformazio eta zutoinen artean hiru ostiko lortuz.

Ibarbururen mutilek atseden hartuko dute hurrengo jardunaldian eta hilaren 27an itzuliko dira lehiara, 12:30ean, Clinica Colina Palenciaren aurka.

 



 

Emakumezkoen porrota

Iberdrola Ligan jokatzen duen Eibar Rugby Taldea, ostera, esku hutsik itzuli zen etxera Madrildik. Eibartarrek 15-12 galdu zuten Olimpico de Pozueloren aurka eta 5. postuan daude orain, Complutense Cisnerosek baino bi puntu gutxiagorekin, partidu bat gehiago jokatuta.

Eibartarrek hilabete itxaron beharko dute ligarekin jarraitzeko, hurrengo jardunaldia martxoaren 13ko asteburuan jokatuko baitute Unben CRAT Residencia RIALTAren aurka.