Eibar Rugby Taldeko neskak bigarren izan dira zazpiko errugbiko Nazio Txapelketan

Eibar Rugby Taldeko neskak bigarren izan dira zazpiko errugbiko Nazio Txapelketan
2018/06/05 eta kitto!
Asko hazi da Eibar Rugby Taldeko nesken taldea denboraldi honetan eta maila handia erakutsi du asteburu honetan Valentzian jokatu den zazpiko errugbiko Nazio Txapelketan. Eibartarrek bigarren postuan amaitu zuten Madrilgo CRC eta Arquitecturari irabazi eta A Coruñako CRAT taldearen aurka galdu eta gero (Valladolideko VRACen aurkako partidua bertan behera geratu zen).

Sasoi honetan izandako hobekuntza kontuan hartuta Nazio Txapelketan parte hartzeko hautua egin zuen Eibar Rugby Taldeak eta 2019an Erreginaren Kopa jokatzeko txartela lortzeko gertu geratu da (lehen postuan sailkatuta lortuko luke). Orain, datorren denboraldian Kopa jokatzeko itxaronaldian dago taldea. Horretarako, ofizialki txapelketan parte hartuko duen talderen bat indargabetu beharko lukete.