Eibar Rugby Taldeko neskei udaletxean harrera egingo diete gaur arratsaldean

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar Rugby Taldeko neskei udaletxean harrera egingo diete gaur arratsaldean
ETA KITTO 2019, Eka 03

Gaur arratsaldean, 18:30ean Eibar Rugby Taldeko neskei harrera egingo die Miguel de los Toyos jarduneko alkateak udaletxeko pleno aretoan, 2018-2019 denboraldian lortutakoagatik. Izan ere, hamabosteko errugbian denboraldi bikaina egin dute Avia Eibar Rugby Taldeko neskek, Euskal Liga irabazi eta Ohorezko B Mailara igo dira-eta. Hori gutxi balitz, zazpiko errugbian Rugby Seven Challengea eskuratu zuen taldeak Valentzian orain dela bi asteburu eta, horri esker, datorren denboraldian Erreginaren Kopa jokatuko du.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »