Eibar Rugbyko talde nagusiek euren ligak hasiko dituzte asteburuan

Eibar Rugbyko talde nagusiek euren ligak hasiko dituzte asteburuan
2022/09/30 07:54
eta kitto!
Bihar nesken taldeek izango dute hitzordua, bi kasuetan arratsaldeko 16:00etan hasiko diren partiduetan: Ohorezko Mailako taldeak neurketa ezin zailagoa izango du Majadahondan, aurten ere tituluaren bila jardungo duen taldearen aurrean, eta Eibar-Arrasate Euskal Ligan parte hartuko duen bigarren taldeak La Unicari egingo dio bisita Irurean. Gizonezkoek, bestalde, domeka eguerdian, 12:00etan hasiko den partiduan, La Rioja jasoko dute Unben oraingoan jokatuko duten Euskal Ligako maila berrian. Azken hamarkadan jokatu izan duen Ohorezko B maila berreskuratzeko asmoa du Gaston Ibarbururen taldeak. Domekan, bestalde, 10-12 urteko eskolakoek txapelketa izango dute Hondarribian.