Eibar Rugbyko talde nagusien porrotak ligetako lehen jardunaldian

Eibar Rugbyko talde nagusien porrotak ligetako lehen jardunaldian
2022/10/03 eta kitto!
Iberdrola Ligako emakumezkoen taldeak Majadahondaren zelaian 36-17 galdu zuen denboraldiko lehen partiduan. Lehenengo zatia 12nako berdinketarekin amaitu bazen ere, eibartarrek bigarrenean ezin izan zioten aurkariek jaritako erritmoari eutsi eta amore eman behar izan zuten. Madrildarrek aurredenboraldi exigenteagoa izan dutela ere nabaritu zen partiduan, Copa Iberica irabaztetik baitatoz. Datorren domekan denboraldiko lehen partidua izango dute eibartarrek etxean, Unben Cocos Sevilla beste talde indartsu bat hartuta.

Euskal Ligara jaitsitako gizonezkoen Eibar Rugbyk, bestalde, ahul hasi du galdutako maila berreskuratzeko asmoak betetzeko ibilbidea, Unben jokatutako lehenengo jardunaldian 8-31 galdu zuelako La Riojarekin. Erreferentziazkoak diren hainbat jokalariren faltak kalte handia eragin dio taldeari eta euren partehartzea beharrezkoa izango du talde gaztea eta proiekzio handikoa denak. Hurrengo domekan Zornotzan izango dute ligako bigarren jardunaldia.