Eibar Rugbykoek Karibera bidaiatzeko zozketaren irabazlearen bila (6183 da zenbaki saritua)

Eibar Rugbykoek Karibera bidaiatzeko zozketaren irabazlearen bila (6183 da zenbaki saritua)
2021/12/09 eta kitto!
Orain dela hiru hilabete Eibar Rugbykoek Karibera joateko atera zuten zozketak abenduaren 2tik badu zenbaki irabazlea, baina zenbakiaren jabea ez da azaldu oraindik. Egun horretako Loteria Nazionaleko lehen sariaren azken lau zifrekin bat egiten zuen zenbakiari zegokionez saria, zozketaren irabazlearen zenbaki hori publikatu zuten baita Eibar Rugbykoek: 6183 da zenbaki sariduna, eta 6891 geratu da ordezko bezala. Astebete pasatu da ordutik eta, irabazlea ez denez oraindik agertu, jakin dezala 2022ko urtarrilaren 1era arte duela klubarekin harremanetan jartzeko epea (627 95 96 58 / secretaria@eibarugby.com). Egun horretako 14:00etarako ez bada azaldu, ordezko zenbakiaren jabeak jasoko du Karibera bidaiatzeko sari hori.