Eibar Saskibaloiak amaitutzat eman du denboraldia

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar Saskibaloiak amaitutzat eman du denboraldia
ETA KITTO 2020, Eka 01

Txapelketa bertan behera geratu ondoren, Avia Eibar Saskibaloiak denboraldia amaitutzat eman du. “Jokalari, entrenatzaile, guraso, babesle, kolaboratzaile eta klubeko kide guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu denboraldian zehar emandako laguntzagatik eta izan duten pazientziagatik, batez ere konfinamendu garai honetan”, adierazi du taldeak sare sozialen bitartez. Dena dela, osasun egoerak uzten badu, uztailean saskibaloi kanpus bat egiteko asmoa dute.

Eibar Saskibaloia datorren denboraldira begira jarri da eta taldean jokatzeko izen-ematea zabaldu du uztailaren 31ra arte. “Datorren denboraldian Klubean jarraitzen dutenek herena ordainduko dute osasun egoeragatik galdu diren jarduera hilabeteak konpentsatzeko. Neska edo mutil bakoitzak 150 euro ordaindu ordez 100 euro ordaindu beharko ditu eta anai-arreben kasuan 225 eurotik 150 eurora pasako da”. Gainera, ordaintzeko erraztasunak emango dituzte eta arazo ekonomikoak izanez gero, klubarekin harremanetan jarri daiteke arazoa konpontzeko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »