Eibar Saskibaloiak zazpigarren postuan amaitu du Lurraldeko 2. Mailako Ligaren lehen fasea

Eibar Saskibaloiak zazpigarren postuan amaitu du Lurraldeko 2. Mailako Ligaren lehen fasea
2023/01/31 eta kitto!
Zast Zarautzekin 72-61 galduta, Artesanos Juantxo Eibar Saskibaloiak zazpigarren amaitu du ligako lehen fasea. Kostaldeko herrian jokatutako partiduan ere ondo borrokatu zuten eibartarrek, baina azkenean amore eman behar izan zuten, azken partiduetan, Ama Guadalupeko Ikasbasket eta Mondragon Unibertsitatea B multzoko lehen bi sailkatuenen aurkako partiduetan gertatutakoaren antzera. Artesanos Juantxo Eibar Saskibaloiak bost partidu irabazi eta bederatzi galdu ditu fase horretan.