Eibar Urko berriro txapeldun, nahiz eta RFEF 3. Mailara ezin igo

Eibar Urko berriro txapeldun, nahiz eta RFEF 3. Mailara ezin igo
2023/05/26 eta kitto!
Gipuzkoako Lurraldeko Gorengoen Mailan jokatzen duen  Eibar B taldeak maila horretako beste liga bat irabazi du (eta askotxo dira azken denboraldiotan), baina hortaz aparte saririk gabe geratu da beste behin, RFEF 3. Mailan dagoen CD Vitoria Eibar FT-ko filialak ez duelako lortu 2. Mailara igotzea. Vitoriak eta Eibar Urkok, biak Eibar FT-ko egiturako parte izatean, ezin dute maila berean parte hartu.

Erregional Gorengoen mailan jardunaldi bakarra falta denean liga amaitzeko, Eibar Urkok 69 puntu ditu eta bederatzira dago Añorga bigarrena eta 14ra Oiartzun eta Hernani. Liga zalantza batzurekin hasi bazuen ere, ikusten denez, nagusitasun handia erakutsi du taldeak. Vitoriak, bere aldetik, igoerako promozioko lehen kanporaketan amaitu zuen bere ibilbidea, Deustorekin galdu ondoren.