Eibar-Valladolid neurketarako sarrerak bi ordutan agortu dira

Eibar-Valladolid neurketarako sarrerak bi ordutan agortu dira
2022/05/03 eta kitto!
Eibar KE-k domekan 16:00etan Real Valladoliden aurka Ipuruan jokatuko duen partidurako sarrerak salgai jarri ditu gaur goizean eta bi ordutan agortu dira. Horrela, bigarren astez jarraian, sarrera guztiak saldu ditu Eibarrek.

Valladolidek 1-2 galdu zuen atzo Real Sociedad B-ren aurka eta, ondorioz, Eibar liderrak Gaztela Leongo taldearekin zuen aldea handitu du (hirugarren sailkatua da), orain bost puntukoa delarik. Gauzak horrela, domekako partidua erabakigarria izan daiteke Lehen Mailara igotzeko lehian.