Eibarko Gomazko Paleta Txapelketako partiduak gaur, bihar eta domekan Astelenan

Eibarko Gomazko Paleta Txapelketako partiduak gaur, bihar eta domekan Astelenan
2023/02/16 10:27
eta kitto!
Iazko Euskal Jaiko egitarauaren barnean abiatu zen Eibarko Gomazko Paleta Txapelketak bere bigarren edizioari ekingo dio asteburu honetan jokatuko diren bost partiduekin. Astelena frontoiak hartuko ditu partidu horiek: bana partidu gaur eta bihar eta beste hirurak domeka goizean. Gaurko jaialdia 20:30ean hasiko da eta Egaña-Alex eta Aboitiz-Isasi bikoteen arteko lehia ikusi ahal izango da. Biharkoa pixka bat lehenago izango da, 19:45ean, eta hor Tota-Yurgui eta Arkaitz-Ane bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Azkenik, domeka goizean 09:00etan hasiko den jaialdiak honako hiru partiduak hartuko ditu: Iker-Tito vs Etxaburu-Agirrebeña, Azpilikueta-Unda vs Bengo-Kepa eta Apraiz-Korta vs Baroja-Arizaga.