Eibarko Hiria Gomazko Paleta Txapelketaren bigarren edizioa azken fasean sartu da

Eibarko Hiria Gomazko Paleta Txapelketaren bigarren edizioa azken fasean sartu da
2023/05/04 eta kitto!
Aste honetan eta hurrengoan jokatuko dira txapelketa horretako bi mailetako finalaurrekoak. Gaur, 20:30ean hasita, Astelena frontoiak Zabala-Txirloi vs Etor-Agirrebeña partidua hartuko du. Zapatuan, goizeko 10:00etan hasita, bi partidu jokatuko dira: Iosu-Guinea vs Tota-Jurgi eta, jarraian, Ibarbia-Urain vs Aboitiz-Isasi. Azkenik, datorren asteko martitzenean, 20:30etik aurrera, Ivan-Jose vs Azpilikueta III-Unda partidua jokatuko da.

Behin pilotari helduta, biharko ohiko jaialdian 4 eta erdiko Gipuzkoako Txapelketako hirugarren jardunaldiko hiru partiduak jokatuko dira, Udaberri eskuz binakako txapelketako beste partidu batekin batera. 18:30ean abiatuko da eta, hasteko, Azpilikueta Deportiboko ordezkariak Elgoibarko Bergua hartuko du. Jarraian, jubenil mailan, Iraolagoitia eibartarrak eta Oñatiko Aloña Mendi klubeko Madinagoitiak neurtuko dituzte indarrak. Hirugarren neurketa Udaberri eskuz binakakoa izango da, infantil mailakoa, eta hor Varona-Del Rey Klub Deportiboko bikoteak Añorgako Makazaga-Pagola izango du aurrez aurre. Azkenik, kaiola barruko senior mailako partiduan, Conde Deporreko ordezkariak Oteiza azkoitiarrarekin neurtuko ditu indarrak.