Eibarko III. Txakurkrosa egingo da domekan Arraten

Eibarko III. Txakurkrosa egingo da domekan Arraten
2023/01/12 13:49
eta kitto!
Domeka goizean txakurrak, korrikalariak eta txirrindulariak izango dira protagonista Arraten, Eibarko III. Txakurkrosa egingo baita bertan.

Albaitari kontrola pasatu ondoren, 9:20ean ‘Musher Meetinga’ egingo da eta, 9:30ean, 7 kilometroko ‘Bikejoringa’. 10:15ean, berriz, Euskal Txakurkros Ligaren barruan, 9 kilometroko txakurkros lasterketa egingo da.

Lehia amaitu ondoren, 11:30ean, lasterketa herrikoira egingo da eta 12:00etan umeen lasterketa. Egunarekin amaitzeko, 13:00etan sari banaketa egingo da.

WhatsApp Image 2023-01-12 at 10.59.22WhatsApp Image 2023-01-12 at 10.59.23(1)WhatsApp Image 2023-01-12 at 10.59.24