Eibarko jokalariak Kopan aurrera egiteko asmoarekin zelairatuko dira Rosaledan

Eibarko jokalariak Kopan aurrera egiteko asmoarekin zelairatuko dira Rosaledan
2013/01/08 00:00
eta kitto!

Gaur (martitzena, hilak 8) La Rosaledan 19.30etan jokatzen hasiko den neurketan beste ezusteko bat eman eta Malagari irabazi nahi dio Eibar foball taldeak, horrela 2013ko Errege Kopan bizirik jarraitzeko txartela eskuratuta. Joaneko neurketa Ipuruan jokatu zen eta 1-1 berdinduta amaitu zen norgehiagoka, baina Garitanoren mutilek jakin badakite final-laurdenetarako sailkatzeko aukera badutela. Ikusteko aukerarik ez dutenentzat, partiduari zuzeneko jarraipena egingo diogu Twitterren.