Eibarko Kirol Patronatoak Aste Santurako ordutegiak jakinarazi ditu

Eibarko Kirol Patronatoak Aste Santurako ordutegiak jakinarazi ditu
2023/03/28 11:09
eta kitto!
Eguenetik eta astelehenera arte, hasi apirilaren 6an eta 10era arte, gure herriko kirol instalazioek honako ordutegia izango dute: Ipurua kiroldegia zabalik egongo da egun guzti horietan goizez, 09:00etatik 13:00ak arte, eta zapatuan baita arratsaldez ere, 16:00etatik 20:00etara. Gauza bera izango da Orbea kiroldegiko ordutegian, hor goizero 09:00etatik 14:00ak arte zabalduz, eta zapatu arratsaldean 17:00etatik 20:00etara. Azkenik, Unbe kirolgunea egun guztian egongo da zabalik, 09:00etatik 20:00etara.

Bestalde, Ipurua kiroldegiak Udaberriko ordutegia ipiniko du martxan zapatuan eta, horrela, apirilaren 1etik aurrera instalazioak zabalik egongo dira honako orduetan: astegunetan goizeko 07:30etik gaueko 22:00ak arte, zapatuetan goizez 09:00etatik 13:00ak arte eta arratsaldez 16:00etatik 20:00ak arte eta, azkenik, domeka eta jaiegunetan goizez bakarrik, 09:00etatik 13:00etara.