Eibarko Kirol Patronatoaren jarduera guztiak berriro eskaintzen hasi dira

Eibarko Kirol Patronatoaren jarduera guztiak berriro eskaintzen hasi dira
2020/11/02 eta kitto!
Eibarko Kirol Patronatoak jakinarazi duenez, gaurtik aurrera jarduera guztiak eskaintzen hasiko dira berriro, indarrean dagoen araudiaren arabera. Kirol instalazioen funtzionamenduari buruzko azalpen zehatzak zein jarduera guztiei buruzko xehetasunak kontsultatzeko www.eibarkirola.eus helbidera jo daiteke edo, bestela, 943 20 32 40 telefono zenbakira deitu.