Eibarko Txirrindulari Elkarteak urteko batzarra egin du

Eibarko Txirrindulari Elkarteak urteko batzarra egin du
2017/12/28 eta kitto!
Eibarko Txirrindulari Elkarteak 2017 urteko kontuak onartu, eta 2018ko aurrekontua, lasterketa- eta ekintza- egutegia onartu zituen eguaztenean egindako urteko batzarrean. Ate joka daukagun urte berrian Udaberri kontzertua (data zehazteke), 41. Udaberri Saria (otsailaren 25ean), Emakumezkoen Eibar Hiria Sari Nagusia (lehen aldiz egingo da eta martxoaren 18an lehiatuko da), 47. Valenciaga Memoriala (apirilaren 8an), Eibarko Txirrindulari Elkartearen II. Sari Nagusia (maiatzaren 13an), junior mailako 83. San Juan Sari Nagusia (ekainaren 17an), Pedal Eguna (irailaren 16an) eta XVI. Txistorra Eguna (azaroaren 24an) egingo dira.

Bileraren ostean hainbat sari banatu ziren elkarteko bazkideen artean. Roberto Alonsok Peio Goikoetxea Ermuko txirrindulari profesionalaren maillota eskuratu zuen, Julio Mendioleak Rocket Bike Eibar dendak emandako maillot eta cullotea eraman zuen etxera, eta Jose Alberto Agotek Orbeak oparitutako bizikleta jaso zuen.

 

Eibarko Txirrindulari Elkartea (17:12)1