Eibar KE-k Luca Zidane fitxatu du

Eibar KE-k Luca Zidane fitxatu du
2022/09/01 eta kitto!
Gaur da fitxaketak egiteko azkenengo eguna eta Eibar KE-ren gizonezkoen lehen taldeak atezain berria fitxatu du 2024. urtera arte: Luca Zidane, Zinedine ZIdane jokalari ohiaren semea. Atezainak Rayo Vallecano taldean jokatu zuen iaz eta kontratua amaitu ondoren libre zegoen gaur egun. Horrela, talde eibartarrak hiru atezain ditu momentuz (Yoel Cantero eta Zidane), baina ordu batzuk falta dira fitxaketak egiteko epea amaitzeko eta mugimenduak egon daitezke.