Eibarrek puntu bat berreskuratu du Mendizorrotzan

0    Kirolak 
Ekhi Belar
Eibarrek puntu bat berreskuratu du Mendizorrotzan
2017, Api 27

SD Eibarrek puntu bat lortu du Deportivo Alavesen aurka Mendizorrotzan hutsean amaitu ostean. Armaginek jokalari bat gutxiagorekin jokatu dute 28. minutuan Riesgok txartel gorria ikusi ostean, baina kemena erakutsi dute zelai zail batean puntua lortzeko.

Eibarrek urrunago ikusten ditu orain hurrengo denboraldian Europa Leaguen jokatzeko aukera ematen dituzten postuak, baina gaur erakutsitako adoreak adierazi du azken momentura arte borrokan jarraituko duela.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »