Eibarren hasiko da Itzulia

Eibarren hasiko da Itzulia
2020/02/13 eta kitto!
Azken urteotan Euskal Herriko Itzuliko azken etapak jaso ondoren, aurten hasiera emango zaio Eibarren. Gaur goizean aurkeztu duten Itzuliko 60. edizioaren ibilbidearen arabera, Eibarren hasi eta Arraten amaituko da lehen etapa (160,15 km), apirilaren 6an. Munduko txirrindulari onenak izango dira Eibarko irteeran eta 6 etapa izango dituzte aurretik, Bilbon egingo den erlojupekoarekin amaituz, apirilaren 11an.

Eibar eta Arrate arteko etapa 13:15ean hasiko da eta Natxitua (3. mailakoa), Milloi (3. mailakoa), Trabakua (3. mailakoa), Karabieta (2. mailakoa) eta Usartzako (1. mailakoa) gainak gainditu beharko dituzte txirrindulariek 17:30 inguruan Arratera iritsi aurretik.

itzulia