Eibarren jokatuko den errugbiko Erreginaren Kopako txapelketa aurkeztu dute

Eibarren jokatuko den errugbiko Erreginaren Kopako txapelketa aurkeztu dute
2022/05/12 eta kitto!
Hilaren 21ean eta 22an GPS 7S Iberdrola Erreginaren Kopako finalak jokatuko dira Unben eta goi-mailako 12 talde arituko dira zazpiko errugbian. “Bertaratzen diren pertsona guztiek errugbi eta girorik onenaz gozatzea da helburua. Azken batean, bi jardunaldiak festa bat izatea”, antolatzaileen berbetan.

Zapatuko goizeko 09:00etan hasiko da eta partidu erabakigarriak jokatzeko sailkatzeko balio izango du. Horrela, txapelketa domekan erabakiko da, zapatuan ematen diren emaitzen arabera zehaztuko diren partiduetan.

 

Argazkia: Eibarko Udala.