Eibartar ugari Behobia-Donostia lasterketan

Eibartar ugari Behobia-Donostia lasterketan
2018/11/12 eta kitto!
Giro epela lagun, 121 eibartarrek hartu zuten parte atzo Behobia-Donostia lasterketan. 30.000 lagun baino gehiago bildu ziren txapelketaren 54. edizioan eta jende asko gerturatu zen 20 kilometroko ibilbidean parte-hartzaileak animatzera. Kepa Varela izan zen eibartar bizkorrena (277. postuan amaitu zuen, 1:15:32 denborarekin), Eneko Laskurain (471. postuan, 1:17:50) eta Aitor Bastidaren (886. postuan, 1:21:11) aurretik. Emakumeei dagokienez 29 eibartarrek hartu zuten parte eta Aitziber Urkiola izan zen bizkorrena (1023. postuan, 1:22:01); Idoia Izagirre (3085. postuan, 1:29:46) eta Ane Ziaran (4143. postuan, 1:32:34) iritsi ziren gero. Hemen daukazue sailkapen orokorreko eibartarren zerrenda.

Elbarritasun zerebrala duten pertsonen sailkapenean Imanol Elkoroberezibar izan zen irabazlea (2:00:24) Behobia-Donostia lasterketan parte hartzen duen 27. aldian.

Naia Saez eibartarrak 2. postua eskuratu zuen emakumezkon junior mailan.