Eibartarrak Astelena frontoiak bihar hartuko duen Udaberri Torneoko finalean

Eibartarrak Astelena frontoiak bihar hartuko duen Udaberri Torneoko finalean
2023/03/23 eta kitto!
Eibarko bi bikoteren artean jokatutako Udaberri Gipuzkoa txapelketako finalaurrekoa goi mailakoa izan zen eta ikusleek lau pilotariak txalo zaparradarekin agurtu zituzten. Azkargorta eta Conde nagusitu ziren azkenean 22-19, Narvaiza eta Agirresarobe 9-1 aurretik zeudenean Azkargortak buruan zorigaiztoko pilotakada jaso ondoren; aldageletatik kantxara bueltatzerakoan, gero irabaziko zutenek guztiz berpiztuta irten ziren eta buelta eman zioten markagailuari. Torneoaren finala ere Astelenan jokatuko da bihar, aipatutako Azkargorta-Conde eta Legazpiko Martin-Ibarguren bikotearen artean. 19:00etan hasiko den jaialdian, aurretik Udaberri Gipuzkoako Mendebaldeko txapelketako jubeniletako finalaurrekoa ere izango da jokoan, Deporreko Ibarra-Caramanzana eta Azkoitiko Aldazbal-Egaña bikoteen artean. Jaialdi bikaina, beraz, gaurkoa.

Aurreko zapatuan, bestalde, Astelenan jokatu zen Eskolartekoa txapelketaren bigarren faseko azken jardunaldia arrakastatsua izan zen, eta bertaratu ziren familia eta zaleek ekitaldiaz gozatu zuten, antolatzaileen lana errekonozitzeaz gain.

Azkenik, Eibarko Paleta Goma txapelketaren barruan, gaurarratsaldez jokatzekoak diren partiduen ondoren, zapatuan eta domekan beste bi jaialdi izango dira Astelenan: zapatukoa 11:00etan, partidu bakararrekin, eta domekakoa 10:00etan hasita, hiru partidu hartuko dituena.