Eibartarrak garaipen bila doaz San Mamesera

Eibartarrak garaipen bila doaz San Mamesera
2012/12/12 eta kitto!

Eibar kirol elkarteak hitzordu benetan garrantzitsua dauka gaur arratsaldean Bilbon: 20.00etan hasiko da jokatzen San Mamesen Athletic-en kontrako norgehiagoka (zuzenean emango dute Multideporte 1eko Canal+Ligan) eta eibartarrak ezustekoa eman eta Kopako final zortzirenetara sartzeko esperantzarekin doaz. Gaizka Garitanok taldeko jokalari guztiak deitu ditu gaurko partidurako eta atzoko entrenamendua ateak itxita egin zuten.