Ekainaren 24ra arte egongo da zabalik Kirolaren Plan Estrategikoaren txostenari ekarpenak egiteko epea

Ekainaren 24ra arte egongo da zabalik Kirolaren Plan Estrategikoaren txostenari ekarpenak egiteko epea
2017/06/05 eta kitto!
Aipatutako dokumentuak honako eremuak batzen ditu: erakundeak, elkarteak, eta kirol, gizarte eta kultur eragile edo agenteak, besteak beste. Behin-behineko dokumentua da eta ekainaren 24ra arte egin ditzakete ekarpenak herritarrek pe2017-2027@sportstudio.es helbidera mezu bat bidalita. Behin betiko dokumentua prest egon behar da uztaila amaieran.
"Eibarko Hiriaren 2017-2027 aldirako Kirolaren Plan Estrategikoa" behin-behineko txostena  Portalean aurkeztu zen aurreko astean. Sport S.L. Studio enpresak idatzi du aipatutako plana, otsailetik hona Mº Jesús Monteagudo, Luis Solar, Iñaki Ugarteburu, Patxi Pescador, Boni Teruelo, Julián Gomez, Xabier Leizea, Fernando Andres, Mª Luisa Garcia, Luis Natividad, Marian Izpizua, Maider Blasco eta Fernando Parisek osatutako lantaldearekin. Planaren egiteko nagusia "eibartarrak motibatzea da bizimodu aktiboa eta osasuntsua izan dezaten". Proposatutako ardatz edo atal bakoitzean diagnosi bat eta datozen urteotan hobetzeko proposamenak eta ekintzak bildu dira.