Ekainaren 3an egingo den Eibarko Mendi Itzulia prestatzen hasi dira

Ekainaren 3an egingo den Eibarko Mendi Itzulia prestatzen hasi dira
2023/04/28 eta kitto!
Bi urtetik behin ekainaren hasieran egiten den gure herria inguratzen duten mendiz mendiko ibilbidearen nondik norakoak prestatzen dihardu Klub deportiboko mendi batzordea. Tontorrez tontor Eibarko perimetro osoa hartzen duen ekimenaren hitzordua ekainaren 3an izango da eta “oraingoan nobedadeak ere izango dira, bai ibilbide diseinu zati batzuetan bai antolakuntzan ere, beti ere jasangarritasuna hobetzeko asmoz”.

Batzordekoen mendi irteerei dagokienez, aurreko zapatuan 22 mendizalek osatutako taldeak Artzaintzaren Naturbidearen 18. etapa osatu zuen, Orduña portutik Barriga de Losara doan ibilbidea egiteko. Solariega, Artezabal eta Belabide tontorrak igo zituzten eta baita “sei metro inguruko perimetroa duen Barriga de Losako haritza ikusi ere”.