Elba Vergések 2024ra arte luzatu du klubarekin zuen lotura

Elba Vergések 2024ra arte luzatu du klubarekin zuen lotura
2022/02/03 eta kitto!
Klubak eta Elba Vergések akordioa sinatu dute jokalariaren kontratua 2024ko ekainera arte luzatzeko. Kataluniako atzelariak lehen urtea du Eibarren, joan den udaran Espanyoletik etorri eta gero. Elba Vergés (Bartzelona, 1995), FC Barcelonan hazi zen eta 2018 eta 2021 urteen artean Espanyolen jokatu zuen. Aurretik ASJ Soyaux taldea frantziarrean aritu zen.