Emakume kirolarientzat bilera deitu dute gaurko

Emakume kirolarientzat bilera deitu dute gaurko
2015/10/07 00:00
eta kitto!

Kirol arloan emakume eta gizonen egoerari buruzko ikerlana egiten ari da Udaleko Bersintasun saila, egoera hobetzeko ekintzak abian jartzeko asmoz. Ikerlanerako ezinbestekoa ikusten dute kirol elkarteetan kirola egiten duten emakumeen esperientzia ezaguttzea eta proiektuan euren iritzia jasotzea eta, horretarako, gaur 19.00etarako (eguaztenerako, hilak 7) bilera-lan sesioa antolatu dute, Andretxean (Zezenbide, 9 behean) 19.00etarako. Kirol elkarteetan kirola egiten duten emakumeak bileran parte hartzera animatu nahi dituzte, ikerlanerako euren ekarpena egin dezaten.