Emakumeen jaurtialdia bihurtu zen Ezoziko bolatokian jokatutakoa

Emakumeen jaurtialdia bihurtu zen Ezoziko bolatokian jokatutakoa
2023/05/09 eta kitto!
Aurreko zapatuan Soraluzeko Ezozin jokatutako Gipuzkoako hiru-txirlo txapelketaren zazpigarren jardunaldian sei lehen sailkatuetakotik erdiak emakumeak izan ziren. Jakinda gizonezkoena baino askoz kopuru txikiagoan hartzen dutela parte, tiraldi bikaina eskaini zuten. Guztira 63 bolarik hartu zuten parte Aretxabaletako UDAko Jon Andoni Jakak irabazi zuen tiraldian. Bera izan zen bakarra sei txirlo etzaten, atzetik Isana Gorosabel taldekidea eta Asola Berriko Enara Montiel sailkatu ziren, bostekin, eta laurekin jarraitu zieten Pedro Gomez gaur egungo sailkapeneko liderrak, UDAko Nerea Letek eta San Migueleko Angel Ibarluzeak.

Sailkapen nagusian Pedro Gomez eibartarrak jarraitzen du lidergoan, San Andreseko Lander Odiaga hiru txirlora duela, eta Asola Berriko Bittor Astigarraga da hirugarren, taldekidearengandik sei txirlora. Beteranoen sailkapenean bi eibartarrak daude gorenean, eta emakumezkoenean Isana Gorosabel eskoriatzarrak aurrea hartu du, Asola Berriko hiru ordezkarien gainetik: Enara Montiel lau txirlora dago eta Jone Perales eta Olaitz Rodriguez bostera. Binakako sailkapena ere eibartarren esku dago une honetan, Bittor Ugarteburu eta Bittor Astigarraga gorenean daudela, eta Pedro Gomez eta Gorka Unamuno taldekideak txirlo bakarrera. Azkenik, taldeka ere Asola Berri A da nagusi, San Miguel A 15 puntura dagoela; Asola Berri B laugarren dago.

Hurrengo zapatuan Aretxabaletan jokatuko da zortzigarren jaurtialdia, betiko lez 17:00etan hasiko den saioarekin.