Emakumezkoen Eibar KE-ren lehen taldea Ligako azken partida prestatzen dihardu

Emakumezkoen Eibar KE-ren lehen taldea Ligako azken partida prestatzen dihardu
2023/05/10 12:40
eta kitto!
Eibar KE-ko emakumezkoen lehen taldeak atseden eguna izan zuen atzo eta gaurtik aurrera ligako azken partidua prestatuko du, domekan Granadan jokatuko duena. Gaurko entrenamendu saioa 11:30ean hasiko dute Ipuruako Anexoan, eta bihar eta etzi Unben jardungo dute prestakizunak egiten, 11:45ean eta 11:30ean hasita, hurrenes hurren. Zapatuan Granadara bidaiatuko dute eta hurrengo egunean, domekan, ligari amaiera emango dion norgehiagokari egingo diote aurre Granadako Kirol Hirian eguerdiko 12:00etatik aurrera.