Erabakita hurrengo zapatuan jokatuko diren foball-zaletuaren Kopako finalerdiak

Erabakita hurrengo zapatuan jokatuko diren foball-zaletuaren Kopako finalerdiak
2022/05/17 eta kitto!
Garajes Garcia eta America Sport taldeek jokatuko dute lehenengoa, goizeko 09:00etan hasita, beheko zelaian. Eta Bar Txoko eta JMR Tankemans taldeek indarrak neurtuko dituzte ordu eta erdi geroago, 10:30ean, goikoan.

Final-laurdenetako partidu guztiak oso borrokatuak izan ziren; hori bai, zailtasunekin bada ere, Bar Txoko Liga irabazleak aurrera egiten dihardu. Lehen kanporaketan partidua galdu eta "repescako" zozketan zortea izan bazuen, oraingoan penaltietan egin zuen aurrera Ipur Sagardotegiarekin bana berdindu eta gero. Garajes Garciak 2-1 kanporatu zuen Adahi Eraieder, JMR Tankemansek 3-2 Bar Banaka L. Rueda eta, azkenik, zertxobait erosoago, America Sport-ek 3-1 garaitu zuen Feredu Bar EzDok.