Erregionaleko Urkik liga hasiko du bihar, Eibartarrak-ek hurrengo asteburuan

Erregionaleko Urkik liga hasiko du bihar, Eibartarrak-ek hurrengo asteburuan
2020/10/16 eta kitto!

Erregionaleko Gorengo Mailara igo berri den taldeak Unben izango du bihar hitzordua liga abiatzeko. Maila berri horretan Ikasberri taldea izango da Urkiren lehenengo aurkaria 18:00etan hasiko den norgehiagokan. Urkiren jubeniletako Ohorezko Mailako taldeak ere liga hasiko du: azken horrek Oñatin jokatuko du bihar, 18:30ean, Aloña Mendiren aurka Azkoagainen.


Erregionaleko 1. Mailan jokatuko duen Eibartarrak-ek, bestalde, hurrengo asteburuan ekingo dio denboraldiari, pandemiak eraginda lehiaketak bertan behera geratu eta handik zazpi hilabetera. Aurten Paulaner izango du babesle gure herriko taldeak.