Errugbi arloko jardunaldi betekoa etzi Unben

Errugbi arloko jardunaldi betekoa etzi Unben
2022/03/18 11:08
eta kitto!
Eibar Rugbyko bi talde nagusiek partidu garrantzitsuak jokatuko dituzte domekan, batez ere 13:00etatik aurrera Ohorezko Mailako emakumezkoenak Cisnerosen aurka jokatu beharrekoa erabakigarria izan daitekeelako Iberdola Ligako Top4ean sartzeko postu baten bila dagoen borrokan. Une honetan eibartarrak bosgarren dira sailkapenean, 33 punturekin, eta aurkariak bi puntu gehiago ditu. Madrildarren aurretik dago Olinpikoa, 36rekin. Hiru talde horien artean daude bi postu jokoan. Madrilen jokatutako norgehiagokan berdindu egin zuten eta oraingoan Eibarrek beharrezkoa du irabaztea, orain arte Unben jokatutakoetan egin duen bezala.

Aurretik, 11:00etan hasita, Ohorezko B Mailan jokatzen duen gizonezkoen taldeak Campus Ourense hartuko du Unben, garaipenen boladarekin jarraitzeko asmoarekin, azken zazpi jardunaldietan egin duen legez.