Escuderia Eibarko Narbaiza eta Etxeberria Murtxanteko Rallyaren podiumean

Escuderia Eibarko Narbaiza eta Etxeberria Murtxanteko Rallyaren podiumean
2021/06/15 eta kitto!
Escuderia Eibarko pilotoek Sportech Kopa bereganatu zuten lur gainean jokatutako denboraldiko lehenengo proban. Murtxanteko Rallyan 57 talde izan ziren irteera puntuan eta, zapatu horretako Ford Fiesta autoen Kopa irabazteaz gain, rallyaren sailkapen orokorreko hirugarren postua lortu zuten, modu horretan podiumera igotzeko aukera izanik. Garaipen horrekin Eibarko gidariek azken urteotako bideari eusten diote, Escuderia Eibarko ordezkarien artean sari gehien batu duen bikotea izateko.