Eskola-kirolari berrekingo zaio asteburu honetatik aurrera

Eskola-kirolari berrekingo zaio asteburu honetatik aurrera
2022/01/26 17:18
eta kitto!
Asteburu honetatik aurrera haurrek eskola-kirolaren lehiaketari ekin ahal izango diote berriro. Labi teknikoak atzo  erabaki zuen gazteenen artean kirol jarduera horri berriro ekitea, Euskal Autonomia Erkidegoan kutsatzeen datuek behera egin ondoren. Dagoeneko eman diete erabakiaren berri foru-aldundiei ere, diputazioena baita eskola-kirolaren inguruko eskumena.

Entrenamenduak mantentzea erabaki arren, Ikasleek lehiaketa eten egin behai izan zuten , Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak urtarrilaren 5ean agindutako neurri berriak iragarri ondoren. Protokolo berri honek urtarrilaren 28ra arteko indarraldia zuen.

Gipuzkoako Kultura eta Kirol diputatu Harkaitz Millan pozik agertu da Jaurlaritzak eskola-kirolari berriro ekiteko hartutako erabakiarekin, eta adierazi du jarrera hori defendatu duela beti bere sailak. “Pozik gaude LABIk eskola kirolaren itzulerari buruz hartutako erabakiarekin. Kultura eta Kirol Departamentuan defendatu dugun jarrera da”, adierazi du.