“Eskubaloia Eibarren” dokumentala aurkeztuko da Coliseon abenduaren 1ean

“Eskubaloia Eibarren” dokumentala aurkeztuko da Coliseon abenduaren 1ean
2022/11/11 eta kitto!
Datorren abenduaren 1ean “Eskubaloia Eibarren” dokumentala aurkeztuko da Coliseo antzokian. Bertan JD Arrateren sorreraren 75. urteurrena eta Eibar Eskubaloia taldearen 10. urteurrena biltzen dira. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan izango da eta, horrela, 2021/2022 denboraldian zehar egin diren jarduerei emango zaie amaiera.