Eskubaloiko 1. Nazional Mailako liderrak bihar du partidua Ipuruan

Eskubaloiko 1. Nazional Mailako liderrak bihar du partidua Ipuruan
2020/11/06 eta kitto!

Hierros Servando Eibar eskubaloi taldeak denboraldi normalena darama bere multzokoen taldeen artean eta orain arte programatutako partidu guztiak jokatu ahal izan ditu. Horretaz aparte, jokatutako partidu guztien artean galdutakorik ez izateak (guztiak irabazi ditu, kenduta aurreko astean Erromon berdindu zuena) eraman du Fernando Fernandezen taldea multzoko lider izatera; oraingoan edozer gertatuta ere, lidergoari eutsiko dio, seguru.


Biharko partidua arratsaldeko 18:45ean hasiko da Ipurua kiroldegian eta Easygas Urduliz izango dute aurkari; bizkaitarren etxean jokatutako partidu biak irabazi dituzte eta kanpoan jokatutako beste biak galdu, Ereintzaren aurkakoan zeozer lortzeko aukera gertu izan bazuten ere. Fernandoren taldeak Eneko Garetxanaren zain jarraitzen dute, partidua jokatu ahalko duen ikusteko, eta Jon Uriarteren baja izango dute partidurako. Bizkaitarren aldetik Lander Simon eta Aritz Zuluaga dira goleatzaile nagusiak.