Eskubaloiko eta saskibaloiko lehen taldeek Ipuruan jokatuko dute bihar

Eskubaloiko eta saskibaloiko lehen taldeek Ipuruan jokatuko dute bihar
2022/03/25 eta kitto!
Biek ere, gainera, ordu berean (18:30ean) hasiko diren partiduetan. Eskubaloian, Arrate Eibar 1. Nazional Mailako liderrak sailkapenean erdialdetik beherago dagoen Urduliz hartuko du, orain arteko bidetik jarraitzeko asmotan: partidurik galdu gabe eta lidergoari sendo eutsiz.

Ez da hori Avia Eibar Saskibaloiko lehen taldearen egoera, eibartarrak sailkapeneko azken-aurrenak direlako Lurraldeko 1. Mailan, eurentzat maila berria. Euren oraingo aurkaria Bosteko Irauli izango da.