Etxeko entrenamenduak itsasokoekin tartekatuko dituzte Eibar Igerixan taldekoek

Etxeko entrenamenduak itsasokoekin tartekatuko dituzte Eibar Igerixan taldekoek
2020/05/26 eta kitto!
Eibar Igerixan Kirol Klubeko igerilariak aurreko barixakuan hasi ziren itsasoan entrenatzen. Lehenengo hitzordurako Mutriku aukeratu zuten. Itsasoa bare-bare topatu zuten eta oso gustora aritu ziren, gogo biziz. Klubetik adierazi dutenez, “entrenamendu hauek alebin, junior, infantil eta absolutu mailan egingo ditugu eta, horretarako, astelehen, eguazten eta barixakuetan joango gara kostaldera. Martitzen eta eguenetan, berriz, etxean entrenatuko dugu, benjaminak bezala, egunero bidaltzen ditugun gida eta bideoei jarraituz. Eta, amaitzeko, master taldearen itsasoko entrenamenduak barixakuan antolatu ditugu”.