Ezkurdia eta Artolaren arteko partidua jasoko du Astelenak domekan

Ezkurdia eta Artolaren arteko partidua jasoko du Astelenak domekan
2020/12/11 eta kitto!
Interes handiko beste jaialdi bat izango da etzi Astelena frontoian, oraingoan lau eta erdiaren barruko bi partidurekin: bat txapelketa nagusikoa eta bestea promozio mailakoa.

Katedralean arratsaldeko 17:00etan hasita eskainiko den karteldegia honakoa da: hasteko binakako norgehiagoka jokatuko da, alde batetik, Bengoetxea VI.ak eta Arangurenek osatutako bikotea eta, bestetik, Irribarriak eta Bikuñak osatutakoaren arteko lehiarekin. Jarraian Ezkurdia eta Artola izango dira, nor baino nor, partidu nagusian. Eta, amaitzeko, Alberdi eta Egiguren V.a ahaleginduko dira aurrera egiten.