Federazioko 1. Mailako Eibar KE-k domekan jokatuko du Kanarietan

Federazioko 1. Mailako Eibar KE-k domekan jokatuko du Kanarietan
2023/03/22 eta kitto!
Azken bi jardunaldietan berdinketarekin konformatu behar izan bada ere, emakumezkoen lehen taldeak igoerako postuaren borrokan jarraitzen duen honetan multzoko azken sailkatuari egingo dio bisita asteburu honetan. Gaur 11:30ean entrenamendua izango du Unben, bihar atsedena hartuko du, etzi ordu eta toki berean izango du lan-saioa eta, azkenik, zapatuan Kanaria Handira egingo du bidaia hurrengo egunean, domekan, eguerdiko 13:00etan bertako Juan Grande taldearekin borrokatzeko. Hiru puntu garrantzitsuak izango dira jokoan ikusita igoera posturako dagoen lehia bizia, jakinda bakarrak igoko duela eta hurrengo laurak play-offerako txartela eskuratuko dutela. Une honetan Deportivo Abanca eta Osasuna daude 41 punturekin, Cacereñok eta Eibar KE-k jarraitzen diete 40rekin, Granadak 38 puntu ditu eta Dux Logroñok 37.