Fernandok eta Pablo Vallek zuzentzen duten infantil mailako Urkik 5-4 irabazi zion Bergarari

Fernandok eta Pablo Vallek zuzentzen duten infantil mailako Urkik 5-4 irabazi zion Bergarari
2023/01/31 eta kitto!
Landerrek sartutako bi golekin eta Unaik, Nanelek eta Mikelek sartutako banarekin nagusitu zitzaion infantil mailako talde hori Bergarari. Partidu polita jokatu zuten bi taldeek, gol askorekin, azkenean Fernando eta Pabloren mutilen garaipenarekin. Jubeniletako Ohorezko Mailako Urki ere garaile izan zen azken asteburuan, Ilintxari 3-2 nagusituta, Lopezen bi golekin eta Koldoren batekin. Emaitza horrekin taldea bosgarren da sailkapenean, hirugarrenarekin berdinduta. Gorengoen mailan jokatzen duen Urkiren talde nagusiak, bestalde, 6-1 galdu zuen Anaitasunarekin Txerloian, baina bosgarren postuan jarraitzen du, goian daudenengatik gertu.