Finaletako lau partidurekin amaituko da Amañako IV. esku pilota txapelketa

Finaletako lau partidurekin amaituko da Amañako IV. esku pilota txapelketa
2022/06/08 eta kitto!
Zapatuan 11:00etan Amañako Dorreetako frontoian jokatuko den jaialdiarekin amaituko da aurtengo edizioa, hainbat zapatutan jokatutako kanporaketen ondoren. Lehenengo partiduan benjamin mailako bikoteek neurtuko dituzte indarrak: Urkia-Zuazo (Aretxabaleta) vs Orozko-Juaristi (Azkoitia). Ondoren, alebinetan, Madarieta-Narbaiza (Deba) vs Alarcia-Ibabe (Aretxabaleta) bikoteek bilatuko dute txapela. Jarraian nesken mailakoa jokatuko da: Telleria-Arroyo (Zumarraga) vs Sanchez-Rodriguez (Soraluze). Eta, amaitzeko, infantil mailakoan Eibarko bi bikote izango ditugu, nor baino nor: Azpilikueta-Segurola vs Varona-Urkiaga. Amaña es la Caña elkarteak antolatutako txapelketan inguruko herrietatik etorritako pilotari askok hartu dute parte, Eibarko Klub Deportiboko pilotariekin batera.