Finalista Eguneko dominen banaketa Depor aurrean egingo da, ez Arraten

Finalista Eguneko dominen banaketa Depor aurrean egingo da, ez Arraten
2022/05/27 11:27 eta kitto!
Datorren asteko domekan, ekainak 5, eskola mendizaletasunaren jaia ospatuko dute Klub Deportibokoek, urteroko Finalistaren Eguna. Egun horretan amaitzen da eskoletako ikasturteko mendi egutegia: “Hileko txangoetan, batez beste, 60 ikaslek hartzen dute parte”. Finalista Egunean 09:00etan elkartuko dira Deporren azpian azken txangoa egiteko, baina oraindik ez dute zehaztu nora joango diren; hori bai, Deporren aurrean banatuko dira, ez Arraten. Ekitaldia 12:30ean hasiko da, jarraian piskolabisari ekiteko. Aurten 54 umek eta hiru helduk jasoko dituzte domina horiek, azken horiek ehun mendi amaitu dituztelako.